Andaluzia Eguneko ospakizunak gaur hasiko dira

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 26a

Otsailaren 28a, Andaluzia erkidegoarentzat eta, batez ere, bere herritik kanpo bizi diren milaka andaluzentzat egun handia da, Andaluzia Eguna.
Horregatik, gure herriko Semblante Andaluz elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu gaur eta bihar egun seinalatua ospatzeko.
Jose Luna eta Arena Fina taldeak gaur Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan 20:00etan ekainiko duten emanaldirekin emamgo zaie hasiera ospakizunei.

Luna eta Arena Fina

Flamenkoaren egungo freskotasuna eta indarra talde honetako lanean antzematen da. Indar handiko emanaldia eskaintzen dute, non musika eta elementu eszeniko garaikideak batzen dituen.
Jose Luna eta Arena Finaren zuzenekoa flamenkoaren unibertsaltasun eta egungo artistek bere lanetan txertatzen dituzten adierazpen modu desberdinen isla da.

Andaluzia eguneko ekitaldiak

Semblante Andaluzek antolatutako ospakizunetako ekitaldi nagusiak Andaluzia egunean bertan, hau da, larunbatean burutuko dira.
Eguerdian, Arantzazuko Amabirjinaren parrokian Semblante Rociero abesbatzak girotutako meza ospatuko dute.
Ospakizunak elkartearen egoitzan izango du jarraipena. Ohorezko ardoan eta, ondorengo, bazkari herrikoian Andaluzia erkidegoko produktuak eta sukaldaritza dastatzeko aukera izango dute elkarteko kideek.
Arratsaldean, berriz, elkarte kulturaleko txikiek osatzen duten Duende Flamenco dantza taldearen txanda izango da. Talde honek 18:00etan eskainiko du emanaldia.
Eta egun garrantzitsua honi amaiera emateko, Semblante Rociero abesbatzaren laguntzaz, Andaluziako Ereserkia abestuko dute.