Mitxelingo Areto Futbol Zelaiaren itxitura egiteko obren lizitazioa argitaratu da

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 26a

Udal kirol guneko, hau da, Michelingo areto-futboleko pistaren alboetako itxiturak egiteko obren lizitazioa argitaratu da aste honetan Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Obren aurrekontua 223.042,19 eurotakoa da BEZa barne. Era berean, obrak gauzatzeko epe orokorra hilabete eta erdikoa izango da, zuinketa egiaztatzeko akta egiten den egunaren hurrengotik kontatzen hasita.
Esleipeneko tramitazioa arrunta izango da, prozedura irekia eta eskaintza ekonomikoki onuragarrienaren arabera eta prezio apalenari adjudikatzeko irizpide bakarraren arabera egingo da esleipena.
Obrak eta Hirigintza Departamentuan, Kale Nagusia 22 3. solairuan, eskuratu ahalko da beharrezko dokumentuei buruzko informazioa. Hala ere, hau guztia Klausula Administratibo Partikularren Agirian agertzen da.
Proposamenak Lasarte-Oriako Udaletxean aurkeztuko dira, Kale Nagusia 22 helbidean, jendearentzako orduetan, goizeko 9:00etatik 13:00tara, eta hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarpena egunaren hurrengotik kontatzen hasita. Eskaintza zigilatuak postaz igorri ahalko dira, APKLEOko 80. artikuluak ezarritakoaren arabera.•