Otsailaren 28a, Andaluzia erkidegoarentzat eta, batez ere, bere herritik kanpo bizi diren milaka andaluzentzat egun handia da, Andaluzia Eguna.
Horregatik, gure herriko Semblante Andaluz elkarteak hainbat ekitaldi antolatu zituen. Andaluzia eguneko eguerdian, Arantzazuko Amabirjinaren parrokian Semblante Rociero abesbatzak girotutako meza ospatuko zuten..
Ospakizunak elkartearen egoitzan izango zuen jarraipena. Ohorezko ardoan eta, ondorengo, bazkari herrikoian Andaluzia erkidegoko produktuak eta sukaldaritza dastatzeko aukerarekin.
Arratsaldean,elkarte kulturaleko txikiek osatzen duten Duende Flamenco dantza taldearen txanda izan zen. Egunari amaiera emateko, Semblante Rociero abesbatzaren laguntzaz, Andaluziako Ereserkia abestuko zuten.