27_Argi eta Iñakiren omenezko elkarretaratzea

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 27a

Hilero bezala, preso eta errefuxiatuen senideak udaletxe aurrean bildu ziren otsailaren 27an, arratsaldean, hauek bizi duten dispertsio egoera salatzeko. Baina hilabete bukaera honetako elkarretaratzea berezia izan zen. 6 urte bete dira Argi eta Iñaki, Juankar Balerdiren ama eta anaia, Almeriako espetxean presoa bisitatzera zihoazela istripua izan eta hil zirenetik.
Horregatik, otsaileko azken ostiralean omenaldi xumea egin zieten konzentrazioaren ostean. Argi eta Iñakiri agurra dantzatu zieten eta haien argazkien aurrean klabelinak utzi zituzten.