Otsailaren 28an, larunbatean, Lasarte-Oriako Misioetako pastoral barrutiak 50. afari solidarioa antolatu zuen Arantzazuko Amaren eliza azpiko lokalean.
10 urte dira Lasarte-Oriako pastoraltzako kideek afariak antolatzen hasi zirenetik, helburu nagusi batekin herritarren behartsuenganako sentsibilizazioa lortzea da.
Eta hein handi batean lortu dute, izan ere, urte hauetan guztietan 67.000 euro bideratu baitituzte herrialde pobreetan gauzatzen diren proiektu zehatz desberdinetara. Afari honetan, este baterako, Lavenneaun, Haitiko herrixka batean haurrentzat jolasteko parkea eraikitzeko dirua batu zen. Afaritan 100 lagunetik gora bildu ziren, eta afalostean kantuan aritu ziren.