Mozorroak, musika, herritarrak... eguraldiak berak ere ez zuen huts egin. Lasarte-Oriako konpartsak oso pozik agertu ziren aurtengo Inauterien biharamunean. Desfile bateratuak fruituak eman ditu, eta inoiz baino jende gehiagok hartu du parte aurtengo mozorro festan; konpartsen baitan eta baita kaleetan ere. Horrenbestez, datorren urtean desfile bateratua egiten jarraitzeko prest agertu dira.
Ttakun elkarteak lehen aldiz hartu zuen parte desfilean, zirku erraldoiarekin. Garbi adierazi dute borondatea izanez gero erraza dela herriko kaleetara musika eta kolorea ekartzea Inauterietan.