28_Herri-mina ederki ase dute andaluziarrek

Txintxarri Aldizkaria 2009ko otsailaren 28a

Hogei gradutik gorako egun eguzkitsua oparituta, eguraldiak berak ere keinu egin zien otsailaren 28an, Andaluzia Eguna ospatu zuten lasarteoriatarrei. Herriko Semblante Andaluz elkarteak hamaika ekitaldi antolatu zituen, bertako bazkideen herri-mina asetzeko moduan.
Beste batzuetan ospakizunak asteburu osoan luzatu baziren ere, aurten larunbatean, Andaluzia Egunean bertan, egin zuten ia dena, hauteskundeak zirela eta.