San Pedro del Pinatar, Murtzian, burutu da igande honetan Espainiako martxa txapelketa. Parte hartzaileen artean, Zumeatarra taldeko Santos Uribe lasarteoriatarra dugu.
70 eta 75 urte artekoen mailan 5 kilometro martxa errepidean probako Euskadiko txapelketa eskuratu zuen urtarrilean Gasteizen, 35m eta 55sgtako lasterketa egin ostean.
Iaz bere mailako Espainiako txapeldun izan zen, 1h 10m eta 45sgtako marka eginaz. Baina aurten "10 kilometroak ordubete eta zazpi minututan egiten baditut, ondo", esan zuen Santosek Gasteizetik etorri eta gurekin bildu zenean.
Atzo Murtzian beteranoen mailako 10 kilometroko lehiaketan parte hartu zuen eta gazteagoekin lehiatu behar izan zen, bere mailan izena ematen bakarra izan baitzen.
Txintxarriko erredakzioa itxi baino lehen ezin izan dugu Santosen emaitzik eskuratu eta hurrengo zenbakian emango dugu honen berri.