Argi eta Iñakiren omenezko elkarretaratzea

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 1a

Hilero bezala, preso eta errefuxiatuen senideak udaletxe aurrean bildu ziren ostirala arratsaldean, hauek bizi duten dispertsio egoera salatzeko. Baina hilabete bukaera honetako elkarretaratzea berezia izan zen.

Omenaldi xumea

6 urte bete dira Argi eta Iñaki, Juankar Balerdiren ama eta anaia, Almeriako espetxean presoa bisitatzera zihoazela istripua izan eta hil zirenetik.
Horregatik, ostiralean omenaldi xumea egin zieten konzentrazioaren ostean. Argi eta Iñakiri agurra dantzatu zieten eta haien argazkien aurrean klabelinak utzi zituzten.