Jende asko afari solidarioan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 1a

Larunbatean Lasarte-Oriako Misioetako pastoral barrutiak 50. afari solidarioa antolatu zuen Arantzazuko Amaren eliza azpiko lokalean.
10 urte dira Lasarte-Oriako pastoraltzako kideek afariak antolatzen hasi zirenetik, helburu nagusi batekin herritarren behartsuenganako sentsibilizazioa lortzea da.
Eta hein handi batean lortu dute, izan ere, urte hauetan guztietan 67.000 euro bideratu baitituzte herrialde pobreetan gauzatzen diren proiektu zehatz desberdinetara. Larunbateko afarian, este baterako, Lavenneaun, Haitiko herrixka batean haurrentzat jolasteko parkea eraikitzeko dirua batu zen. Afaritan 100 lagunetik gora bildu ziren, eta afalostean kantuan aritu ziren.

Eskerrak eman

Horregatik, Misioetako pastoral barrutiko taldeak, eskerrak eman nahi dizkie hamar urte hauetan eskuzabaltasun osoz afariak antolatu eta prestatu dituzten pertsonei, ekonomikoki lagundu eta afarietara joaten ez diren herritarrei eta afarietara joaten diren herritarrei, hauen presentziarik gabe ezin bailitzateke sentsibilizazio eta elkartasun giroan herritarrak batzen dituen ekimen solidario hau aurrera eraman.
Era berean, hauei guztiei ilusioz laguntzen jarrai dezatela eta beste mundu bat posible dela igorri nahi dio Misioetako pastoral barrutiko taldeak Lasarte-Oriari.

Laguntzeko erak

Afariez gain, laguntzeko beste era bat ere badagoela gogoratu nahi du pastoral barrutiko taldeak, diru ematea. •