KIUB eta Udal euskaltegiaren leku aldaketa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 1a

Asteazkenean, Udal Euskaltegiak eta Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) ateak ireki zituzten kokaleku berrian, Beheko kale bideko 1 zenbakian, hau da, anbulatorio berriaren bigarren solairuan.
Aldaketa hori dela eta, bi garren pisu honetara heltzeko bi era daudela jakin arazi nahi du udalak, batetik kiroldegira ematen duen aldean kokatua dagoen sarrera bereizia eta bestetik, eraikinaren atzeko aldean dagoena. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek beheko pisuko sarreran igogailua dute.
Era berean, Udal euskaltegirako sarrera egoki eta azkarrena beheko solairukoa eta KIUB-koa berriz, atzekoa dela ere azpimarratu da.
KIUB bulego berria, atzeko sarreratik sartu eta ezkerretara dagoen lehenengo atea dela eta bere ohiko ordutegia,9:00etatik 13:00etara, mantentzen duela ere adierazi dute udaletik. •