Lehengo astean, Lasarte-Oriako lorezaintza zerbitzua egingo duen lan taldea eta makineri berria aurkeztu ziren Froilan Elespe Parkean.
Aurkezpenean Udaleko ordezkariak, hala nola, Ana Urchueguia alkatea edo Martin Moreno Zerbitzuetako batzorde burua, zein Cespa enpresako arduradunak egon ziren.
"Cespa enpresaren esku egongo da gure udalerriko parke, lore eta zuhaitzen mantentzea. Haien lana eta sentsibilitateak gure gune berdeak hobetzea dakar eta ingurumenaren onura. Guk herri berde baten alde egingo dugu," adierazi zuen Lasarte-oriako alkateak.
Lasarte-Oriak gune berdeei dagokionez biztanleko 18 m2 ditu, guztira 322.027 m2ak. Alkateak azpimarratu zuenaren arabera, "OMSen gomendioa, 10-15 m2, gainditzen duen zenbakia da hori eta gehienentzat adibide den Gasteizetik gertu dagoena. Eta horregatik, gure herriak dituen gune berdeak mantentzeko 12 lorezain egongo dira lanean hurrengo 6 urteetan, iaz baino bost langile gehiago”. •