01_Herriko judoken asteburu oparoa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 1a

Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko judoka gazteak indartsu agertu ziren martxoaren lehenenengo asteburuan. Lehiaketa emankorrak izan zituzten.
Kadete mailakoak lau domina eskuratu zituzte Murtzian Borroka modalitateko Espainiako txapelketan, Landaberriko haurrak hirugarrenak izan ziren Gipuzkoako txapelketan eta Beñat Elizalde 23 urte azpiko txapeldunak maila ona erakusten jarraitu zuen. Izan ere, Espainiako Kluben arteko ligaxkan ari ze Hondarribiko Ama Giuadalupeko taldearekin eta liderrak ziren lehia guztiak irabazi eta gero.