Baliogabetzat jotako botoak, aldiz, 817 boto izan dira; %8,97, alegia. Horietatik gehientsuenak legez kanpo utzitako Demokrazia Hiru Milioi alderdiarenak lirateke, duela lau urte 20 besterik ez baitziren izan baliogabetutako botoak.
Eusko Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta, abstentzioak gora egin du Lasarte-Orian. Aurten 5.141 lagunek erabaki dute botoa ez ematea, duela lau urte 4.895 izan ziren bitartean.
EAJ irabazle EAEn
EAEko datu orokorrei dagokienez, EAJk nabarmen irabazi ditu hauteskundeak, baina PSE-EEko Patxi Lopezek badu oraindik lehendakari izateko aukera.
EAJk 30 eserleku eskuratu ditu, PSE-EEk 24, PPk 13, Aralarrek 4, EAk 2 eta Ezker Batuak eta UPyDk bana. Horrenbestez, PSE-EE, PP eta UPyD elkartuko balira gehiengo absolutua izango lukete Eusko Legebiltzarrean, 38 eserlekurekin. Baliogabetutako botoak 100.000 inguru izan dira oro har; %8,8 alegia.
Parte-hartze orokorrari dagokionez, %65,88koa izan da. Duela lau urte %67,99koa izan zen.•