02_Punto Radio Lasarte-Oriatik zuzenean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 3a

Brigitarren enparantzara gerturatu zirenek ezusteko handia aurkitu zuten, bertan, Punto Radio irratiko kamioia baitzegoen. Juan Mari Mañeroren programak lasarteoriatarrak izan zituen Protagonista. Urbil merkatagunea eta herriko udal ordezkariak, Iñaki Mujika alkate ordea eta Jesus Mari Zaballos izan ziren elkarrizketatuak. Azken hauek, gainera, Lasarte-Usurbil institutuko gazteen eta auzo elkarteen galderak erantzun behar izan zituzten. Ostean, Tito Irazustaren Deporte y Punto programaren nondik norakoak ikusteko aukera egon zen.