Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita batgarren Squash txapelketa soziala antolatu du.
Txapelketa martxoaren 23an hasiko da eta parte hartzeko gutxieneko adina 14 urtekoa dela azpimarratu du Kirol Zerbitzuak.
Parte hartzeko asmoa dutenek martxoaren 13a arteko epea dute Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Inskripzioaren prezioa Buruntzaldeko bazkideentzat 10 eurotakoa da.