Punto Radio Lasarte-Oriatik zuzenean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 5a

Astearte eguerdian Brigitarren enparantzara gerturatzen zirenek ezusteko handia aurkitzen zuten bertan, Punto Radio irratiko kamioia baitzegoen. Juan Mari Mañeroren programak lasarteoriatarrak izan zituen Protagonista. Honela herriko Urbil merkatagunea eta udal ordezkariak, Iñaki Mujika alkate ordea eta Jesus María Zaballos izan ziren bertan elkarrizketatuak. Azken hauek, gainera, Lasarte-Usurbil institutuko gazteen eta auzo elkarteen galderak erantzun behar izan zituzten. Ostean, Tito Irazustaren Deporte y Punto programaren nondik norakoak ikusteko aukera egon zen.