07_Giro ederra Buruntz-Azpik antolatu zuen calçot janean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 7a

Martxoaren 7an, larunbata, Buruntz-Azpi elkarteak calçot jana antolatu zuen bere elkartean.
65 heldu eta 15 haur bildu ziren, Banyoleseko Josep, Maria eta Enric lagunek ekarritako mila inguru calçotak dastatzera. Calçota tipularen kimua da eta parrillan egina jan ohi da Katalunian. Josep eta Ericek calçotak prestatu zituzten eta Buruntz-Azpiko kideek arkume errea. Bazkal ostean, trikitixa eta txalaparta doinuak ere egon ziren girotzeko eta bazkaria jaisteko.