Auditorioa beteta

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 8a

Udaleko Gazteria eta Festa Sailak eta Cadena 100 irrati kateak antolatutako kontzertuaz ederki gozatu zuten gonbidapena lortu zutenek. Taxi taldea gibraltarra da eta boskoteak Mirando atras diskoko abestiak eskaini zituzten. Jendea eserita egon ezin eta zutik jarri zen dantzatzeko eta abesteko. Oso giro polita jarri zuten, azkenerako auditorio osoa dantzan jartzea lortu zuten.