feminista

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 8a

Martxoaren 6an hasi ziren Emakumearen Nazioarteko Eguneko ospakizunak. Udalak eta Emakumeen Zentro Zibikoak Zentro Zibikoko emakumeek eginiko eskulanen erakusketa bat ipini zuten Brigiden plazan eta gero hormairudi bat ere egin zuten. Gauean, afaltzera joan ziren Txintxardin Beltxa jatetxera.
Bilgune Feministak bideoforum bat antolatu zuten martxoaren 6an ere; 4 meses, 3 semanas, 2 dias filma eskaini zuten Xirimiri elkartean. Martxoaren 7an, trikipoteoa eta Xirimiri elkartean bazkaria. Ondoren kalejiran hurbildu ziren udaletxe aurrera deituta zuten kontzentraziora.
Martxoaren 8an, Emakumeen Egunean, Donostian burututako manifestaziora zeukaten bai Bilgune Feministak baita Zentro Zibikoak deialdia egina.
Ospakizunekin amaitzeko, EPAko Lan eta lan beti lan antzerki taldeak Entre mujeres antzezlana eskaini zuen kulturetxean.