Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiral iluntzean Circle of trust hip-hop dantzak eta Logela multimediaren musikak eta bideo-sorkuntzak osatutako Papiro...flexia emanaldia eskaini zuten. Bertan dantzarien aurrean zegoen pantaila erraldoi batean proiektatzen zituzten zenbait irudi. Irudi horiekin batera dantzariek osatzen zituzten formekin konbinazio ederrak sortu zituzten. Emanaldi hau Dantza Garaikidearen V. Zirkuituaren barruan dago. Hurrengoa maiatzaren erdialdean izango da. •