Hurrengo urteetako Lasarte-Oria erakutsiko dute gaur maketa birtualean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 11

Lasarte-Oriak hurrengo urteetan izango duen itxura ikusteko aukera izango dute herritarrek. Udalak maketa birtual bat prestatu du, hiriaren antolamendua finkatuko duten Arau Orokorrak jakinarazi eta ondorengo urteetan garatuko diren egitasmoen ondoren herriak hartuko duen itxura erakusteko. Maketa gaur aurkeztuko dute kulturetxeko hitzaldi aretoan 19:00etan eta ostegunetik aurrera liburutegi atarian jarriko diren ordenagilu batzuetan eta Udalaren webgunean ikusi ahal izango da.