11_Hurrengo urteetako Lasarte-Oria erakutsiko da maketa birtualean

jon-altuna 2009ko martxoaren 11

Lasarte-Oriak hurrengo urteetan izango duen itxura ikusteko aukera izango zuten herritarrek martxoaren 11an. Udalak maketa birtual bat prestatu zuen, hiriaren antolamendua finkatuko duten Arau Orokorrak jakinaraziz eta ondorengo urteetan garatuko diren egitasmoen ondoren herriak hartuko duen itxura erakutsiz.
Aurkezpena hainbat ataletan banatuta egongo zen: hiri-lurra, urbanizatu daitekeen lurra eta urbanizaezina. Atal horietan hainbat egitasmo jasoko dira, Loidi-Barren, Okendo, Kotxeras, Goiegi Ibarra, Zabaleta Berri, Goiegi Gora, Oria Gain, Zatarain eta Plazaolako parkeko proiektoak alegia. Martxoaren 27rarte egon zen ikusgai kultur etxean.