Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako eta lasarteoriatarren 400 argazki historikotik gora biltzen dituen liburua aurkeztuko dute gaur 19:30ean. Noticias de Gipuzkoa egunkariaren ekimenez sortu dute “Lasarte-Oria, herri baten unea” izeneko argitalpen hau, eta askotariko irudiak bildu dituzte bertan, azalpenak ematen dituzten testu laburrez lagunduta. Besteak beste, 50eko hamarkadan Santa Barbara elkarteak egindako mendi martxetako argazkiak, 60ko hamarkadako Azkorteko erromeriakoak eta Oria ikastetxeko 50eko hamarkadako ikasleenak aurki daitezke bertan, besteak beste. Herritarren laguntzari esker osatu dute liburua, argazki gehientsuenak pertsona anonimoek utzitakoak baitira. Aipatzekoa da Oriako Marisol Cecak eta Manolo Urdanpilletak argazkiak biltzen egin duten ahalegina. Baita Jesus Mari Egizabalena ere; bere argazkietako asko utzi ez ezik, sarreratxoak egin ditu liburuaren atal bakoitzerako.