12_Danok-Kide elkarteak eta Udalak urte baterako ituna sinatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 12a

Danok-Kidek eta Lasarte-Oriako Udalak urtebeterako hitzarmena sinatu zuten martxoaren 11n. “Musika kontzertuek eta zinema sozialeko zikloek Lasarte-Oriako herritarrentzat duten interes kulturalari erreparatuz eta baliabide tekniko, material eta ekonomikoak jarrita ekitaldi horiek hobetzeko aukera dagoela ikusita” etorri da bi erakundeen arteko akordioa.