Gaur Udala eta Xpression kultur elkartearen hitzarmenari esker, Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian, arratsaldeko 20:00etan, zuzenean entzun ahalko ditugu talde honen doinu eta estilo bereziak.
Belceblues
Baina horiek ez dira gaur herrian entzungo den musika doinuen erantzule bakarrak izango. Jalgi kafe antzokian, 22:00etan, Belceblues taldearen emanaldia izango baita.
Bluesa oinarritzat hartuta, soinu indartsuagoak eta ahotsak lantzen dituen taldea da BelceBlues. Musika beltza eta zuriaren ezaugarriak nahasten dituela esan daiteke.
Zuzenekoetan, euskara eta ingelesa uztartzen dituzte kantuetan eta gustukoen dituzten blues estandarren moldaketak taularatzen dituzte, besteak beste, Steve Ray Vaughan, Jimmy Hendrix edo Jeff Healey.
Infer diskoa
Honetaz gain, kalean da taldearen lehen diskoa Infer, gaur gauean Lasarte-Orian aurkeztuko dutena.
Gainera, diskoari izena ematen dion kantua, XIII. Musika Sarietarako, Urteko Euskal kantarik onenaren kategorian lehiatzeko izendatu du Espainiako Arte eta Musika Zientzien Akademiak.