Oria, 2. mailako herritarrak

Txintxarri 2009ko martxoaren 13a

Argindar enpresa nagusiak, Oria aldean bere hornidura sareak hobetzeko lanak egiteko, ematen duen hornidura moztu zuen lehengo astean, honek arazorik sortuko ez zuela aginduaz.
Harrituak geratu ginen, Antxisu auzoan, gure etxebizitzaren alboan, argindarra sortzeko gasolioko ekipoak jarri zituztela ikustean eta lanak iraun bitartean, 5 egun, bertan egongo zirela jakitean.
Gauzak okertzen joan ziren motoreetako zarata, kea eta sortzen zuten usaina sumatzean. Hau guztiaz gain, argindar mozketa ugari pairatu genituen.
Orain auzotarrok zalantza bat daukagu, horrelako "konponketak" herri erdi aldean era berdinean egingo al lirateke? Agian auzo txiki bat izateagatik, egin dituzte horrela.

La Esperanza auzo elkartea