Lehendakari txapelketaren lehen tirada Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 13a

Mitxelinen Udal Kirol Guneko bolatokian hasi da aurtengo bola jokoko Lehendakari txapelketa. Aurreko igande goizean Gipuzkoa osoko 52 bolarik parte hartu zuen estrenaldian. Probaren buruan berdinketa izan zen bost bolariren artean 47 birlarekin eta beste jaurtiketa extra bat behar izan zuten berdinketa hausteko. Azkenean Urnietako J. A. Belaunzaran gailendu zen, bigarren Hernaniko Elur-txori taldeko J. Goenaga izan zen, hirugarren Hernaniko M. Arrozpide, laugarren Urnietako M. Lizeaga eta bosgarren Segurako M. Agirre. Ostadar taldekoak erdipurdi ibili ziren etxeko tiraldian: Inaxio OtaegiK 46 birla bota zituen, Mikel Arroyok 45 eta Juan Luis Lozanok 44. Igande honetan emaitza hobetzeko aukera izango dute Olaberrian egingo dituzten jaurtiketetan. •