Galdera honi erantzunez sortzen da Manuel Lekuona kultur etxean bihar 18:00etan ikusi ahalko den antzezlana, Handitan.
Neska-mutil eta familiari zuzenduriko antzerki lan hau jolas modura planteatuta dago. Batez ere, neska mutilek hain gogoko duten jokoan: handitan zer izango direnaren jokoan, eta helduen mundua beren ikuspegitik jorratzearen jokoan.
Jolasa da historia honen ardatza, baina bertso, musika, abesti, eta ipuinek ere badute bere txokoa.
Hiru aktore dira, bakoitza bere izaera zoroarekin, eta hauen eskutik ordu beteko saioan murgilduko dira haurrak, bakoitzak zer izan nahi duen jakiten, ikusten, asmatzen edo irudikatzen duten bitartean.
Baina hiru lagun hauek, hain ezberdinak izanik, badute hautsi ezin den lotura dute: adiskide izatearena. Eta balore honetan oinarrituta, garatuko dute bere portaera.