2009an zehar azpiegitura hidraulikoen proiektuak idazteko eskaerak egiteko deialdiari dagokionez, Añarbeko Uren Mankomunitateak Lasarte-Oriako Udalak eskatutako proiektuen idazketa guztiak bere gain hartuko ditu.
Udalak egindako eskaerak bi ziren. Batetik, Oria etorbideko Antxisu bailara hornitzen duen hodiaren konponketa eta, bestetik, Belartzatik irteten den hornidura-sarean obra osagarriak egitea, Gureako tailerretik hasi eta Illarraltzueta bideko burdinurtuzko tutuen sareraino fibrozementuzko sarea ordezkatzea.
Bi proiektuak bakar batean jaso dira, Lasarte-Oriako Oria etorbideko eta Illaraltzueta bideko hornidura-sareen berritzea deiturikoa, eta 12.000 euroko aurrekontua izango du.
Aurrekontuak jartzen dituen mugen baitan, orain idatziko den proiektuak ekarriko dituen obren gauzatzea gutxi gorabehera 240.000 euroko kostua izango du, eta ziurrenik Añarbeko Uren Mankomunitateak 2010eko Obra eta Inbertsioen Egitasmoan sartuko da.