Alkateak jakin arazi zuen krisiagatik atzeratua izango dela, “proiektua esleitu genuenean egoera ekonomikoa desberdina zen. Egun bankuek ez dituzte kredituak nola nahi ematen, iazko irailean edo urrian eskatua egon arren.”
“2008an obren lehiaketa egin genuenean, proposamen bakarra iritsi zitzaigun eta orain akordioa batera iristeko asmoa dugu, babes ofizialeko etxeak egiteko. Akordioa lortu ostean, hirigintza batzordean eztabaidatuko da eta, azkenik, Udalbatzarrean bozkatu beharko da aurrera jarraitu edo ez,” azaldu zuen Ana Urchueguiak eta honela jarraitu zuen, “niretzat eta bloke sozialistarentzat lehendabizi etxebizitzak dira, gero garajeak eta azkenik, merkatal gunea.”
Batzorde bereziko kideak
Honetaz gain, Aurrekontuak Aztertzeko eta Kontrolatzeko Batzorde bereziko kideak ezagutarazi zituzten.
Honetan Udalbatzarreko alderdien ordezkaritza honela banatu da, PSEEtik Ana Urchueguia, Iñaki Mugika eta Lourdes Acevedo izango ditu batzordean, EAJ-PNVk Estitxu Alkorta, J. A. Encinas izango da PPko ordezkaria, EBkoa Rikardo Ortega izango da, adskribitu gabeko hiru zinegotziak eta LOHPko Ana Isabel Prieto.
Kreditu aldaketa
Era berean, astehelenean ez ohiko bilkura egin zen. Bertan, kreditu gehiagarrien bidez kredituak aldatzeko dosierra onetsi zen, PPren aurkako bozka eta EAJ-PNVren abstentzioaren ostean.
Aldaketa honek gizarte zerbitzuetarako langile berri baten kontratazioa ahalbidetzen du.