Etorkizuneko Lasarte-Oria aurkeztu dute maketa birtualean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 13a

Ana Urchueguia alkateak, J. M. Elicegi udal arkitektuak eta Borja Barrutiabengoa aparejadoreak Lasarte-Oriako hiri antolamendurako Arau Orokorren maketa birtuala aurkeztu zuten Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Herritar ugari bildu ziren etorkizunean udalerriak izango duen itxura ezagutzera. Izan ere, Lasarte-Oriako hirigintza proiektuak, Loidi-Barren, Okendo edo Zabaleta Berri esate baterako, herriaren eraldaketa suposatuko baitute.
"2015-2020ko Lasarte-Oria prestatzen ari gara," azaldu zuen Lasarte-Oriako alkateak. “Maketa hau guztientzat lan tresna izatea nahi dugu,” adierazi zuen eta zera atxiki: “lan asko egin behar izan da proiektua aurrera eramateko eta eskerrak eman nahi diegu bertan parte hartu duten guztiei.”
Honetaz gain, liburutegi sarreran ezarri diren ordenagailuetan ere jendea bildu zen udaletxeko web orrialdean, www.lasarte-oria.org, dagoeneko ikusgai dagoen maketa birtuala ikusteko. Aplikazio berri honetan proiektu bakoitzeko hegaldi moduko ibilbidea egiten da eta argazkiak eta mapak ikusi ahal dira.
Honetaz gain, arau subsidiarioen mapa interaktiboa ere atxiki da web orrialdera.