Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Kelan Elektronika S.A. enpresak aurkeztu zuen enplegu-erregulazio espedienteari baiezkoa eman zion Lan Delegaritzak eta urriaren 1a geroztik, hasi ziren laneko egoera berriarekin, aste barruko bost egunetatik hirutan lanean eta beste bitan langabezian. Sei hilabetez iraun zuen egoera eta gero, enpresak langile batzuei beste proposamen bat egin zien: diru kopuru baten truke kaleratzea. Guzti hau salatzeko, martxoaren 13an LAB sindikatuak manifestazioa egin gure herriko kaleetan zehar "Euren krisia euren kontura lelopean.