15_Euskara, kirola eta ekologia

jon-altuna 2009ko martxoaren 15a

Landaberri ikastolak urtero antolatzen duen euskal krosa ospatu zen martxoaren 15an. Euskarari eta kirolari bultzadatxo bat emanez giro bikainean burutu zen Eneko Castro atletaren omenezko XII. Euskal Krosa Atsobakar inguruan. Aurten hirugarren protagonista birziklapena izan zen: hondakin gutxiago sortzeko, ez zitzaien ur botila txikirik banatu parte hartzaileei. Berrerabiltzen diren edalontzietan eman zitzaien ura eta edukiontzi horiak jarri zituzten yogurra jan ondoren ontziak biltzeko. 300 neska mutilek hartu zuen parte krosean eta domina bana eraman zuten etxera.