Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iparramerikako musika tradizionalaren kutsua duen musika dastatu zuten herriko musika zaleek ostiralean: Arratsalde-iluntzean, Kultur etxean Donostiako The Billy Jeans Karlos Nguema eta lagunen musika taldearen denetariko doinuak, funk, rock, reagge, soul, rap eta hip-hop ukituekin, eta gauean Jalgin Bergarako Belceblues taldearenak. Izenak dioen moduan blues doinuak eskaini zituzten euskaraz abestuak. Infer izeneko diska berria aurkeztu zuen Hirukoteak giro bikaina jarriaz. Tarteka Asier Elorza abeslari eta bajujoleak tronpeta ere hartu zuen.