65 heldu eta 15 haur bildu ziren, Banyoleseko Josep, Maria eta Enric lagunek ekarritako mila inguru calçotak dastatzera.
Calçot jana
Calçota tipularen kimua da eta parrillan egina jan ohi da Katalunian. Larunbatean, Josep eta Ericek calçotak prestatu zituzten eta Buruntz-Azpiko kideek arkume errea. Era honetara, betiko calçot jana egin zuten.
Antolatzaileek adierazi digutenez, guztiak oso gustura egon ziren.
Gainera, bazkal ostean, trikitixa eta txalaparta doinuak ere egon ziren girotzeko eta bazkaria jaisteko.