Gazteen bertso afari-merienda asteazkenean Arrieskalletan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 16a

Arrieskalleta elkarteak herriko bertso eskolarekin batera bertsolari gazteen afari merienda antolatu du datorren asteazkenerako. Etzi, martxoaren 17an, Arrieskalleta elkartean, inguruko bertsolari gazteek kantatuko dute afaltzera hurbiltzen direnen aurrean. Arratsaldeko 8etan hasiko da bertso afaria.
Afari meriendara joan nahi dutenek izena eman beharko dute elkartean bertan edota Unairi 606 40 90 95 telefono zenbakian. 20 urtetik beherakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta 20 urtetik gorakoek 10 euro afari meriendaren truke.
Lasarte-Oriatik Ane Labakak kantatuko du eta inguruko herrietatik, besteak beste, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Hernanitik beste zenbait bertsolari gazte etorriko dira.
Arrieskalleta elkartean urtero antolatzen dute bertso afariren bat edo beste. Iaz, Unai Muñoa eta Ander Lizarralde oiartzuarrak kantatu zuten. Bi bertsolari gazte hauek saio bikaina burutu zuten giro apartean. Laster beste bertso afari bat prestatzen ari dira elkartean, baina momentuz, asteazkenean bertsolari gazteak gogoz arituko dira eta bertsozaleei saiora joateko gonbidapena luzatu diete.