Haurrentzako igeriketa ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 19a

Apirilaren 2tik maiatzaren 28ra, 2002-2003an jaiotako haurrentzako igeriketa ikastaroa eskainiko dute udal kiroldegian.
Astean hiru saio izango dira (asteartea, ostegun eta tarteka ostiraletan). Arratsaldeko 17:30ean hasiko dira saioak eta bi maila desberdin bereiztuko dira, hasiberrien maila eta erdi maila.
Izena emateko azken eguna martxoaren 26a da. Ikastaroak 143,50 euro balio ditu eta kiroldegiko bazkide direnentzat 79,70 euro.
Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko bulegora hurbildu behar duzue edo 943-376182 telefonora deituaz eska dezakezue.