Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Froilan Elespe Lasarte-Oriako alkateordea hil zutenetik badira 8 urte. Heriotzaren urtemuga bezperan, martxoaren 19an, PSEE alderdiko kideek Elesperen oroimenezko ekitaldiak burutu zituzten. Brigitarren komentuan hamaiketako mezan parte hartu ostean, Lasarte-Oriako hilerrian lore eskaintza egin zuten. Bertan, besteak beste, Patxi Lopez lehendakarigaia, Ana Urchueguia Lasarte-Oriako alkatea eta Iñaki Arriola Gipuzkoako Idazkari Nagusia egon ziren alarguna eta familiaren ondoan.