Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria eta Festetako sailak antolatzen duen musika maketa lehiaketako bigarren edizioa martxan da.
Edozein estilotako taldeek eta bakarlariek parte hartu ahal dute, beti ere, modu komertzialean editatutako materiala ez badute eta musika klasikoa ez bada.
Ekimen honekin sailak udalerriko musika talde ezberdinak sustatu nahi ditu, eta, era berean, bultzada eman nahi die lanean jarrai dezaten.
Lehiaketako irabazleek 1.000 euroko saria jasoko dute dirutan. Epaimahaiak Lasarte-Oria saria ere emango du. Hau 700 eurotakoa izango da eta hori irabazteko taldeko %50k Lasarte-Orian erroldatua egon beharko du.
Izena emateko orria Udalaren webgunean eskuratu daiteke, www.lasarte-oria.org, eta baita lehiaketaren inguruko nahi den informazio guztia ere.
Maketak, martxoaren 2tik 31ra, helbide honetara bidali behar dira, maketak@lasarte-oria.org. Epe horretatik kanpo ez dira onartuko.