Udalak adimen urritasuna dutenen integrazioaren alde egin du zenbait garbiketa agintzean

Txintxarri 2009ko martxoaren 21a

Lasarte-Oriako Udalak eta Galant Garbitasuna S.L. enpresak lankidetza hitzarmena berretsi zuten astelehenean eta hurrengo hiru urtetan enpresa honetako langileek garbituko dituzte zenbait kirol instalazioa
Galant Garbitasuna S.L. Gureak taldeko enpresa da. Bere helburu nagusia lanbideratzearen bitartez adimen-urritasuna duten pertsonen erabateko integrazio soziala lortzea da.
Ana Urchueguia alkateak eta Iñigo Oyarzabal Galanteko ordezkariak sinatu zuten hitzarmenak hiru urteko iraupena du eta seira arte prorrogatu daiteke.
Garbiketa zerbitzuak bere baitan hartzen ditu kiroldegia, Michelingo kirolgunea eta trinketea, eta zazpi laguneko ekipoak eramango du aurrera.