Ingurumen sailak azaldu duenez, XVIII. Zuhaitzaren Eguna bi jardunaldi ezberdinetan ospatuko da.
Martxoaren 26an, Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako ikasleek Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentrokoekin batera parte hartuko dute.
Eta, apirilaren 7an, Euskaltegiaren eta Erretiratuen Elkartearen txanda izango da, zuhaitzak landatzeaz gozatu nahi duten herritar guztiena.
Landaketa
Aurreko urteetan bezala, landaketak Brunet mendiko magalean diren udal lurretan egingo dira. Bertan beste arbola batzuen artean, astigar, pago eta haritzen baso autoktonoa sortzen ari da. Aurten haritz eta urki arbolen 150 ernamuin aldatuko dira .
Jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituzte Ingurumen sailak, izan ere, une atsegin bat pasatzeaz gain, basoen birsorkuntzan lagunduko baitu parte hartzen duen orok.
Landaketa honetan parte hartu nahi dutenek Ingurumen sailarekin harremanetan jarri daitezke KIUB-eko 943 36 16 05 telefono zenbakiaren bidez, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara.