Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xabier eta Mikel Arruti anai bikiak Londresen izan ziren martxoaren 21-21ko asteburuan. Igandean aulki mugikorreko The Head of the River Race estropadan hartu zuten parte britaniar hiriburuko Tamesis ibaian. Ur-kirolak arraun elkarteko beteranoen bi zortzikote izan ziren, munduko beste hainbat tokitako arraunlariekin batera, estropada herrikoi honetan. 15 urterekin hasi ziren bi lasarteoriatarrak arraunean, Mikel 11 urtetan aritu zen Ur Kirolak elkartean eta Xabier 9 urtetan. Duela hamar urte inguru utzi bazuten ere, oraindik gaztetan egindako kirolaren arra barruan dute.