Martxoaren 22an, Donostiarrak Atletismo elkarteak antolatu zuen VII.Udaberri Sarian 1.200 lagunek hartu zuten parte, eta guztien artean, azkarrena Kamel Ziani izan zen. 10.000 metro egiteko 30 minutu eta 42 segundu emanez. David Martin lasarteoriarrak 2007tik zuen marka hobetu zuen ere, 31:39 denbora eginez.
Emakumeen mailan atera ziren 200 lagunen artean azkarrena Pili Bodegas Lasarte-Orian bizi den Donostiarra izan zen, 38:08 denborarekin.