22_Xabier eta Mikel Arrutiren taldea bikain aritu zen Londresko proban

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 22a

Xabier eta Mikel Arruti, Londreseko “The Head of the River Race” proban emaitza oso ona lortu zuten, eta euren mailan hirugarrenak izan ziren 14 ontziren artean. Tamesis ibaian burututako beteranoen estropadan, 35 eta 40 urte bitartekoek, guztira 183 zortziko atera ziren eta Ur Kirolak-en ontzia 26. iritsi zen helmugara: Zortzi arraunlari eta lemazainak, 20 minutu 44 segundu eta 65 ehuneko behar izan zituzten erlojuaren kontra ia zazpi kilometroko ibilbidea egiteko.