13 jokalarik parte hartuko dute XXI. Squash Txapelketa Sozialean.
Kirol zerbitzutik azaldu dutenez, txapelketak hiru fase izango ditu.
Lehenengo fasean, jokalariak talde bakarrean bildu eta ligaska-sistemaren bidez buelta bakarrean jokatuko dute.
Bigarren fasea jokatu ahal izateko lehenengo faseko partida guztiak jokatu behar direla jakitera ematen da.
Txapeldunen faserako ligaskako lehenengo 4 jokalariak sailkatuko dira eta beste 9 parte-hartzaileek kontsolazioa jokatuko dute.
Partidak astelehenetik ostiralera bitartean jokatuko dira, 18:00tik 20:00ra.
Partiduren bat jarritako egun eta orduan jokatzerik ez badago, tartean dauden jokalariak ados jarri beharko dira astebeteko epean jokatzeko. Aurrekoa betetzen ez bada, plazamendua eragin duenari partidua galdutzat emango zaio.
Eta gaur jokatuko dira txapelketari hasiera emango dioten bi partida Aitor Reyes-Iñaki Garcia eta Jose Antonio Ramos-Aitor Artola.
Lehenengo jardunaldia partida hauekin osatuko da: martxoak 24, asteartea, Alberto Udabe-Kinin Calvo eta Jose Ramon Urruzola-Diego Barrasa; martxoak 25, asteazkena, Iker Cañedo-Xabier Amiano eta Txema Vallés-Agustin Erkizia.
Honetaz gain, 2. jardunaldiko partidak ere jokatuko dira aste honetan. Honela, martxoak 26, ostegunean Aitor Artola-Aitor Reyes eta Kinin Calvo-Jose Antonio Ramos.