700 sinadura txosnen lege berriaren alde

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 23a

Sorgin Jaiak Batzordeko kideek lehengo asteazkenean 97ko txosnen legea aldatzearen aldeko 700 bat sinadura aurkeztu zituzten Manuel Lekuona kultur etxeko sarreran. Sorgin Jaietako kideek adierazi zuten bezala, “era honetara, herritarrek legea aldatu eta errespetu osoko bilera egiteko eskatzen diote Udalari.” “Gu berriro ere zinegotziarekin biltzeko prest gaude. Orain, Udalaren erantzunaren zai egongo gara,” aipatu zuten Jaietako Batzorde kideek.