Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrieskalleta elkartean bazkari eta afariez gain, aisia eta kulturako ekitaldiak antolatzen direla baieztatu genuen lehengo astean. Izan ere, hitzaldia eta bertso afari merienda burutu baitziren. Egungo krisi mundiala hizpide, Iñaki Erauskin ekonomistak hitzaldia eskaini zuen asteartean. Elkartean bildu ziren herritarrek krisiaren nondik-norakoak ezagutu zituzten lasarteoriatar honi esker. Asteazkenean, berriz, Harrobitik elkartera, elkartetik plazara bertso afari-merienda antolatu zuen Gipuzkoako Bertsolarien elkartearen laguntzaz. Helburua gazteak bertsoetara hurbiltzea. Asmoa bete zen 40 bat lagun bildu baitziren elkartean afari merienda egin eta bertsolari gazteen saioa entzutera. Bertan Ane Labaka lasarteoriatarra Hernaniko eta Oiartzungo bertsolariekin aritu zen kantuan. Giro ezin hobea sortu zen eta bertan bildu zirenek asko gozatu zuten Gipuzkoako bertsolaritza harrobia osatzen duten gazte hauekin.