Denen gustuko San Pedro jaiak antolatzeko asmoz, Lasarte-Oriako Gazteria eta Festetako sailak parte hartzeko aukera eman die aurten ere herritarrei proposamenak eginez.
Gazteria eta Festetako batzorde burua den Jesús María Zaballosek azaldu duen moduan lasarteoriatarrek herriko festetan disfrutatu nahi dituzten ekintzak azaltzeko modua da hau, "hiritarren parte-hartzerako bide bat da, guztion artean San Pedro jaiak antolatzeko".
Guztira sei proposamen jaso ditu Gazteria eta Festetako sailak. Horiek aztertu eta gauzatzen saiatuko da. Era berean, iazko zenbait proposamen berreskuratu eta martxan jartzen saiatuko da ere. "Ekimen hau martxan jartzen dugun bigarren aldia da eta partaidetza joan den urtekoa baino handiagoa izatea espero genuen, inplikazioa aipagarriagoa espero genuen", gaineratu du Zaballosek.
"Gure ideia kultura parte-hartzaile bat sortzean oinarritzen da eta, horretarako, tankera honetako dinamikak ezartzen joango gara. Bide ezberdinak dira martxan jartzen ari direnak, esaterako, postontzi berdeak, Tokiko Agenda 21, ideien lehiaketa, udal aldizkaria edo ekimen hau bera, baina hiritarren partaidetza ez da guztiz gauzatu oraindik", atxiki du Gazteria eta Festetako batzorde buruak.