Arratsaldean hasiko den Korrika 16ren aldeko gala ospatuko da gaur

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 26a

Gaurko ekitaldian aurkezpena egiteaz gain, herriko zenbait talde parte hartuko dute, dantza garaikidea, bertsolari batzuk, Jalguneko gazteak, Porrotx eta Mari Mototsek edo Xumela abesbatzak...
Arropa desfilea ere egongo da. “AEKko ikasleek parte hartzea nahi genuen, baina jendea ez da animatzen ari. Herriko gazteak animatu dira, ordea. Gazte lokalean dabiltzan batzuk desfilean parte hartuko dute.

Ilusioa eta parte hartzea

Desfileko arropa gustuko duenarentzat, arropa erosteko aukera izango du aurkezpenaren ostean, kanpoan edo bigaren solairuan,oraindik zehaztu gabe badago ere, euskaltegitik arropa saltzeko postua jarriko dutela adierazi dute.
Parte hartuko duten taldeek ilusio handia dutela ere kontatu digu Olatzen, AEKko zuzendariak. “Gainera, jendea oso ongi portatzen da Lasarte-Orian. Beste herriekin hitz egin eta beste trataera edo beste motibazioa bat dago euskararekiko. Nahiz eta gero hori ez hitz egin eta hiztunen artean ez den islatzen, baina bai gauzak antolatzerako orduan harrera ona dago eta gauzak egiteko predisposizio handia”.

Ohean antzerkia

Bihar berriz, gaueko 22:00etan antzerkia dago programatua. Maskarada taldeak Ohean antzezlana dakar Manuel Lekuona kultur etxera.